Fecha:
Idioma:Castellano
 
 
 
 Kanpaina Akwaba Africa
Akwaba Afrika
Ongietorri Afrika
 
AFRIKAK EZ ZAITU AHAZTEN
EZ EZAZU AFRIKA AHAZTU
 
Aurreko Gabonetan esan genuen moduan, ahalegina egiten ari gara egoera babesgabean edo geratzeko arriskuan dauden haur eta nerabeei hezkuntzarako aukerak emateko. Elkarbanatuzen, adingabeak hezkuntzara hel daitezen saiatzen jarraitzen dugu, baita gazteei lan bila laguntzen ere. Inguru hurbilean egiten ditugun proiektuez gain, egoera ahulean dauden Afrikako (besteak beste, Marokoko eta Boli Kostako) adingabeei laguntzen jarraitu dugu.

Orain arte, zuengandik guztiengandik jasotako laguntzarekin, 400 haur baino gehiago eskolatzea eta bizi-proiektua izatea lortu dugu. Herrialde bakoitzaren beharren araberako gizarte- eta hezkuntza-arretarako ekintzak egiten ditugu, beti ere, hezkuntza- eta biziraupen-beharrekin lotura dutenak. 

Ez ahaztu gure laguntzaren beharra izaten jarraitzen dutela eta egiten ditugun proiektuak sostengatuz lagundu gaitzakezula:


 
Akwaba, eaktiboki entzutea, eskolatzea eta bizi-proiektua. Abobo, Abidjan (Boli Kosta); 


                                      
 

 
 
eta Tangerreko Bir-Chifae auzoa garatzeko laguntza, eskola-uzteari aurre hartuz eta laneratzea sustatuz. (Maroko) .  
 

                                                   

 


Zugan uste osoa dugu!

Leku hauetan egin dezakezu zure ekarpena:
Euskadiko Kutxa
3035-0220-22-2200014319
Erreferentzia: Akwaba Afrika


*Zure dohaintzak fiskal dedukzioa izan dezaten, 2014ko abenduaren 31 baino lehen, jar zaitez Elkarbanatuzekin harremanetan, bai telefonoz 94.475.76.43, bai posta elektronikoz educacion@elkarbanatuz.org

 

 Kanpaina Argazkiak
              

              

              
 

 

 
     
 
 La Salle sarekide gara
 Akwaba Africa kanpaina
 Buletin Elektronikoa
email:
 Jarrai gaitzazu...
Facebook Twitter YouTube
 Intranet Sarbidea
 Gure Blogak
 Emakumeenganako indarkeriari ez
 
944 757 643
617 966 377
944 750 151
Avenida Madariaga, 69.
48014 Bilbao

Powered by iWith.org