Fecha:
Idioma:Castellano
 
 
 
 
 Arloa: Egoitzetako Eskuhartze

Egoitzen Eskuhartze arloa erakundearen hasieratik sortu zen, gizarte-bazterketa egoeran edo arriskupean dauden taldeei laguntzeko.

Garatzen ditugun programetan, ostatu eta etxebizitzarako oinarrizko beharrei erantzuten diegu. Horretako, gizarteratzearen alde lan egiten dugu esku-hartze integralaren bitartez, bai pertsonekin banan-banako hezkuntza-proiektuak erabiliz, bai gizartearekin partaidetza sozialerako bideak eta aukera-berdintasuna bultzatuz.
 


Egoitzen Eskuhartze Salikeko Programak:


 

 Programa: Oinez, Emantzipatzeko egoitza-programak
Oinez, Emantzipaziorako egoitza baliabideen programa Mundutik-Mundura proiektuaren atal bat osatzen du. Hain zuzen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak sustatzen du proiektu hori.

Gazte inmigraneentzako egoitza baliabideak dira. Gazte inmigrante horiek administrazio publikoaren tutoretzapean egonak dira adin-nagusitasunera iritsi bitartean, eta gizarte- eta hezkuntza-laguntza behar izaten dute heldutasunerako trantsizioan eta gizarteratzean.     
Emantzipazio-proiektuaren oinarrian, gizarteratzeari buruzko hezkuntza-plagintzak eta Banako Arreta/Interbentzio Planak daude, erabiltzaileek eta talde profesionalak diseinatuak guztiak ere. Pertsona bakoitzaren egoeraren arabera prestatzen dira, haien asmoak, beharrak eta banakako planteamenduak aintzat hartuta.

Bizkaian zehar 5 pertsonentzako 4 etxebizitza daude. 
 
Informazio gehiago,
Tel.: 944 757 643- Fax: 944 750 151
emancipacion@elkarbanatuz.org

 
Babeslea:
 
 

 Programa: Ondoan, Emantzipatzeko egoitza-programak
Ondoan programa laguntzarako intentsitate handiko egoitza-baliabidea da, Bizkaiko Foru Aldundiaren HELDUZ proiektuaren barruan. Horren helburua da adin txikiak direnean instituzioek babestutako eta familia-laguntza bideragarririk edo nahikorik ez duten gazteak emantzipatzea. Egoitza-babesa behar duten gazteei zuzenduta dago, garapen afektibo, psikologiko
-intelektual eta soziala izan dezaten. Heziketa-laguntza behar duten gazteak dira, gizarteratzeko prozesuan aurrera egin ahal izateko. Horretarako, beste baliabide batzuekin lan egin eta koordinatzen gara, pertsona bakoitzaren beharren arabera (oinarrizko prestakuntza, tailer okupazionalak, enplegua bilatzea, lana...). 

Beraz, Ondoan lehen urratsa da pertsona horien ibilbide sozialean, gizarte eta hezkuntza arloko laguntzaren bidez, bizitza autonomorako trebatu daitezen. Talde hauek gizarteratzeko prozesuetan, egoitza-baliabideek ingurune egokia ezartzeko beharra aztertu da, betiere gizarteratzeko eta oinarrizko trebetasun sozialak ikasteko helburuarekin, pertsonen autonomia eta normalizazio progresiboaren alde.
 
 
 

Informazio gehiago,
Tel.: 944 757 643- Fax: 944 750 151
emancipacion@elkarbanatuz.org

 
Babeslea:
 
 

 Titulo Bidanka, Gizarteratzeko egoitza-programa
Bidanka, Bazterkeriak jotako pertsonentzako egoitza-baliabideen programa, Baliabide-sarea Aldebarán deritzon programaren baitan dago 2008ko urriaz geroztik. Gizarte-bazterkeriari buruzko programa bat da, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak sustatua.

18 eta 60 urte bitarteko pertsonak izaten dira. Pertsona horiei ostatu hartzeko eta bizikidetzarako aukera ematen diegu, gizarte- eta hezkuntza-ingurune batean. Era horretan, pertsonak gai izaten dira beren bizi-proiektua definitzeko eta planifikatzeko.

Baliabide horiek erabiltzen dituzten pertsonek ez dute bizitzeko merezitako tokirik izaten, edo ez dute egonkortasunik izaten beren etxeetan. Azken batean, gizarte-ahultasuna bizi dute alde askotatik, eta, ondorioz, egoitza-baliabide bat behar dute gizarteratze-ibilbidean aurrera egiteko.
        
Baliabide guztietan, hasierako diagnostikoa egiten dute talde profesionalak eta erabiltzaileek, eta guztion artean zehazten dute Banakako Arreta/Interbentzio Plana. Plan horretan, erabiltzaileek etxean egon bitartean lortu beharreko helburu eta xedeak finkatzen dira. Horretarako, gizarte eta hezkuntza-arloko esku-hartze bat lantzen dugu, integrala eta banakakoa.

Bizkaian zehar 4 perstsonentzako 3 etxebizitza daude.
 
Informazio gehiago,
Tel.: 944 757 643- Fax: 944 750 151
bidanka@elkarbanatuz.org

 
Babeslea:
 
 
 

 

 
     
 
 La Salle sarekide gara
 Akwaba Africa kanpaina
 Buletin Elektronikoa
email:
 Jarrai gaitzazu...
Facebook Twitter YouTube
 Intranet Sarbidea
 Gure Blogak
 Emakumeenganako indarkeriari ez
 
944 757 643
617 966 377
944 750 151
Avenida Madariaga, 69.
48014 Bilbao

Powered byiWith.org