Fecha:
Idioma:Castellano
 
 Egin Zaitez Boluntario

Gure erakundean laguntzeko modu ugari dituzu, eta boluntario aritzea da horietako bat. Elkartearen proiektuetan, boluntario talde batek hartzen du parte.  Boluntarioek laguntza-jarduerak egiten dituzte. Pertsona horiek helburu beraren alde egiten dute lan, eta, bidegabekotzat jotzen dituzten egoerak aldatze aldera,modu aktiboan hartzen dute parte proiektuetan. Konpromiso irmoa dute, eta onginahi hutsez jarduten dute.

Baikaba eta Hiranka zentroetan lagun dezakezu, hainbat jarduera eginez. Kultura-trukeko Bikoteka programan parte hartzea duzu laguntzeko beste aukera bat.
 
Boluntariotzako edozein eskaintzatarako bete ezazu:

 Egin Zaitez Boluntario Hiranka, Gizarteratze Zentroa
izarteratze Zentroan hainbat ekintza eta tailer egiten ditugu, erabiltzaileen gizarte eta hezkuntza prestakuntzara bideratuta, besteak beste, gaztelania klaseak, informatika… Halaber, aisialdi eta denbora libreko jarduerak ere egiten ditugu, esaterako, bideo-forumak, mahai-jolasak, etab.
 
Informazio gehiago eta inskripzioak
Tel.: 944 757 643- Fax: 944 750 151
voluntariado@elkarbanatuz.org

 Egin Zaitez Boluntario Baikaba, Gizarte eta Hezkuntza Zentroa
Bikoteka boluntariotza-programa bat da. Bertan, kultura-identitate askotako pertsonek hartzen dute parte, eta horien helburu nagusia da gizartea sentsibilizatzea gizarte-aldaketan parte har dezan, kulturarteko eremuak partekatuz.

“Bikoteka” bikoteen bitartez, komunikazio-esparruak sortzen ditugu herri desberdinetatik datozen eta kultura-identitate desberdinak dituzten pertsonen artean. Alde batetik, proiektuan boluntarioak diren pertsonak daude, eta, bestetik, erabiltzaileak. Azken horiek gabezia batzuk dituzte, batez ere hizkuntza arlokoak (gaztelaniaz edo euskaraz). Egoera horrek haien autonomia eragozten du, eta bazterketa egoeran edo arriskuan jartzen ditu.

Elkarrengandik ikasten dute. Izan ere, gizarteratzeko prozesuan aurrera egiteaz gain, pertsona horrek hizkuntza ikasita, biek elkarren kulturaren berri jasotzen dute.

Programako parte-hartzaileek gutxienez 10 orduz elkartzeko konpromisoa hartzen dute, eta aisialdiko eremuak partekatzen dituzte. Hezkuntza talde batek monitorizatzen du esperientzia, eta benetan gizarteratzeko ibilbidea izatea bermatzen du. 
 
Informazio gehiago eta inskripzioak
Tel.: 944 757 643- Fax: 944 750 151
voluntariado@elkarbanatuz.org

 Egin Zaitez Boluntario Bikoteka

 La Salle sarekide gara
 Akwaba Africa kanpaina
 Buletin Elektronikoa
email:
 Jarrai gaitzazu...
Facebook Twitter YouTube
 Intranet Sarbidea
 Gure Blogak
 Emakumeenganako indarkeriari ez
 
944 757 643
617 966 377
944 750 151
Avenida Madariaga, 69.
48014 Bilbao

Powered by iWith.org