Fecha:
Idioma:Castellano
 
 
 
 Arloa: Haurtzaro, Familia eta Lehen Mailako Arreta

Elkarbanatuzek egoera ahulean dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko abian jarri dituen programen artean, Haurtzaroa, Familia eta Lehen Arreta Sailean harreratik kudeatzen ditugu jarraipen sozio-administratiboa eta erabiltzaile guztien laguntzen kudeaketa, baita gizarte eta hezkuntza alorreko esku-hartzea ere adingabeekin eta beren familiekin.

Gainera, kontzientzia global kritikoa garatzea bilatzen dugu, gizarte-mobilizazioa bultzatzea eta justizia eta elkartasun balioak sustatzea sentsibilizazio ekintzen bitartez.


Haurtzaroa, Familia eta Lehen Arreta Salikeko Zentruak, Zerbitzuak eta Programak:




 

 Programa: Nazioarteko Lankidetza
Errealitate batzuek urrunekoak diruditen arren, eragiten digute, mundu globalizatu eta interkonektatu baten zati garelako. Lankidetzan ari gara nazioarteko proiektuekin, gizarte, hezkuntza eta garapen proiektuekin, gure proiektuei lotutako haur eta gazteek pairatzen dituzten bidegabekeriei aurre egiteko.
 
Bestelako errealitateak dituzten lekuetara hurbiltzen gara. Horrela, inoiz ez dugu ahazten pertsona eta talde bakoitzak bere kultura-nortasuna daukala, eta kontuan hartu behar dela esku hartu, lagundu eta hezteko orduan.
 
Halaber, ezinbestekotzat jotzen dugu egiteko, begiratzeko eta esku hartzeko beste modu batzuetatik ikastea. Horregatik, bidaiatzen dugunean, arreta jartzen dugu ikasi eta partekatu ahal ditugun esperientzia guztietan.
 
Tangerren hezkuntzako eta lan-prestakuntzako proiektuei unean-unean laguntzeaz gain, gure proiektu batzuetako neska-mutilak beren sorlekuen garapenean sartzen ditugu, lan-esparruak eginez.


Lankidetza Proyde-Proegarekin:

Elkarbanatuz eta PROYDE-PROEGA Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bitartez, laguntza ematen dugu beste herrialdeetako garapen-proiektuen heziketan, sentsibilizazioan, plangintzan, koordinazioan eta betearazpenean.
 
PRODESA Elkarteak (Santiago Garapen Proiektua) garatu ditu azken proiektuak, Guatemalako La Salleren GKEk

Akwaba Africa kanpaina:

Elkarbanatuzen, adingabeak hezkuntzara hel daitezen saiatzen jarraitzen dugu, baita gazteei lan bila laguntzen ere. Inguru hurbilean egiten ditugun proiektuez gain, egoera ahulean dauden Afrikako (besteak beste, Marokoko eta Boli Kostako) adingabeei laguntzen jarraitu dugu. Kanpaina honen informazio gehiago

 

 

 
     
 
 La Salle sarekide gara
 Akwaba Africa kanpaina
 Buletin Elektronikoa
email:
 Jarrai gaitzazu...
Facebook Twitter YouTube
 Intranet Sarbidea
 Gure Blogak
 Emakumeenganako indarkeriari ez
 
944 757 643
617 966 377
944 750 151
Avenida Madariaga, 69.
48014 Bilbao

Powered by iWith.org