Fecha:
Idioma:Castellano
 
 
 
 
 Arloa: Haurtzaro, Familia eta Oinarrizko Laguntza

Elkarbanatuzek egoera ahulean dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko abian jarri dituen programen artean, Haurtzaroa, Familia eta Lehen Arreta Sailean harreratik kudeatzen ditugu jarraipen sozio-administratiboa eta erabiltzaile guztien laguntzen kudeaketa, baita gizarte eta hezkuntza alorreko esku-hartzea ere adingabeekin eta beren familiekin.

Gainera, kontzientzia global kritikoa garatzea bilatzen dugu, gizarte-mobilizazioa bultzatzea eta justizia eta elkartasun balioak sustatzea sentsibilizazio ekintzen bitartez.


Haurtzaroa, Familia eta Lehen Arreta Salikeko Zentruak, Zerbitzuak eta Programak:




 

 Zentroa: Baikaba, Haurrentzako eta familientzako gizarte eta hezkuntza zentroa
Ikasteko ohitura hartzea, eskolako beharrizan berezien errefortzua, gizarte-gaitasunen hobekuntza eta aisialdirako hezkuntza sustatzen duten ekintzak egiten ditugu.
Familia barruko bizikidetza hobetzeko asmoz, Gurasotasun Positiboari buruzko tailerrak egiten ditugu.

Ume eta nerabeek, euren familiekin batera eta hezkuntza-taldearen laguntzaz, norbanakoaren aspektuak baita bizikidetzazkoak, ekonomikoak, soziosanitarioak eta gizartekoak ere garatu eta hobetzeko lan-plana osatzen dute.




Jai-egunetan 3 eta 16 urte arteko haur eta gazteentzako hiri-udalekuak egiten ditugu. Norbanakoaren eta familien lan-planetako hezkuntza-aspektuak jolasaren bidez inplementatzeko erabiltzen ditugu bereziki.

Zentroaren helburua Deustu eta inguruetako familiei babesa ematea da, beharrizan psiko-familiarrak, elikadurazkoak eta etxebizitzazkoak, ikasteko ohitura, eskola-beharrizan bereziak, gizarte-gaitasunak eta aisialdiko hezkuntza landuz.

 
Informazio gehiago:
Tel.: 944 757 643 - Faxa: 944 750 151
baikaba@elkarbanatuz.org

 

Babeslea:



Obra Social La Caixa

Baikaba, besteak beste, "La Caixa" Gizarte Ekintzaren eta Caixa Proinfancia programaren laguntzarekin gauzatzen da. Horren helburua da gurasoengandik seme-alabenganako transmisio-zirkulua apurtzea, eta kalitatezko hezkuntza-aukerak bermatzea. Gizarte eta hezkuntza esku-hartzea egiten da, eta umeei, nerabeei eta beren familiei hurrengoak ematen zaizkie: eskolarako laguntza, arreta psikologikoa, aisia eta denbora librea -ikasturtean zehar eta uda garaian hiriko udalekuetan-, eta askotariko laguntzak eskaintzen zaizkie
 

 

 Zerbitzua: Harrerarako eta gizarte eta administrazio jarripenerako zerbitzua

Harrera egiteko eta diru-laguntzak kudeatzeko taldean 3 gizarte-langile daude, eta erakundeko erabiltzaileen harrera egiteko ardura dute. Pertsona horiek beste zerbitzu edo administrazioetatik eratortzen dituzte, eta, beste batzuetan, beren ekimenez etortzen dira.

Gizarte-langileak harrerako elkarrizketa egiten die eta, horren bitartez, erabiltzailearen egoerari buruzko informazio garrantzitsua jasotzen du, edo eratorriak izatekotan, aldez aurretik jasotako datuak egiaztatzen ditu.

Lortutako informazioarekin, diagnostiko soziala egiten da. Horri esker, neurtu ahal izango da ea zentro/zerbitzu/programa horiek haien beharretara egokitzen diren.


Behin erakundean, erreferentziako gizarte-langileak pertsonaren laguntza sozio-administratiboaren ardura izango du, eta tramiteak kudeatzean informazioa, aholkularitza eta laguntza emango dizkio; batez ere, pasaporteak kudeatzea, bizileku edota lan baimenak, ikasketen homologazioa, gizarte laguntzak, nazionalitate eskabideak, kanporatze-aginduak, erroldak edo osasun txartelak, betiere erabiltzailearen autonomia sustatuta.

 

 Zerbitzua: Laguntzak kudeatzeko zerbitzua

Elkarbanatuz erakundeak zenbait laguntza-programa ditu artatzen ditugun pertsonen oinarrizko beharrak estaltzeko eta, aldi berean, gizarte eta hezkuntza mailako prozesuetan jarraitzea ahalbidetzen die.

Hirabai programa baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei eta etxerik gabeko pertsonei zuzenduta dago. Horri esker, hilero elikagai-saskiekin eta alokairua ordaintzeko diru-laguntzekin laguntza ematen zaie, artatzen ditugun pertsonak identifikatuko ditugu, eta sendagaiak, higiene-produktuak eta janzkiak lortuko ditugu.

Jantokirako laguntza-programak artatzen ditugun adingabeei hilero saskia emango die oinarrizko produktuekin, egoki elika daitezen.

Haurrei laguntzeko programak elikadura egokia eta hiru urtetik beherako umeen higienea bermatzen ditu, baita hamazazpi urtetik beherakoen eskolako materiala eta betaurreko edo audifonoen erabilera ere. 
 
Azkenik, Elkarbekak programak prestakuntza arautua edo horietara sartzeko ikastaroak egiten dituztenei laguntzen die. Hainbat gastu estaltzen ditu, besteak beste, eskolako materiala, ikastetxerako garraioa, matrikula edo dietak.


Babesleak:

 



Fundación Antonio Mechaca de la Bodega  

Fundación Victor Tapia- Dolores Saínz

 

 

 Programa: Sentsibilizazioa
Lanean ari gara kontzientzia global kritikoa garatzeko, gizarte-mobilizazioa bultzatzeko eta justizia eta elkartasun balioak sustatzeko sentsibilizazio ekintzen bitartez.

Tailerrak egiten ditugu ikasle eta irakasleekin, baita mintegi eta jardunaldiak ere gure ekintza-esparruari lotutako gaiei buruz.

Kulturen arteko topaketa eta boluntariotza sustatzen ditugu.

Gure esperientzia azaltzen dugu udaleko lan-mahaietan, gizarte ekimenei laguntzen diegu eta salaketa sozialeko ekintzetan parte hartzen dugu.

 

 

 
     
 
 La Salle sarekide gara
 Akwaba Africa kanpaina
 Buletin Elektronikoa
email:
 Jarrai gaitzazu...
Facebook Twitter YouTube
 Intranet Sarbidea
 Gure Blogak
 Emakumeenganako indarkeriari ez
 
944 757 643
617 966 377
944 750 151
Avenida Madariaga, 69.
48014 Bilbao

Powered byiWith.org