Fecha:
Idioma:Castellano
 
 
 
 Zer Egiten Dugu Misioa eta Ikuspegia
Misioa
Elkarbanatuz elkartea bat dator La Sallaren hezkuntza-misioarekin, eta lanean ari da gizarte justuago bat eraikitzeko, gizarte-aldaketaren bidez eta gizarte-egoera ahulean daudenei gizarte- eta hezkuntza-laguntza emanez. 

Ikuspegia
Gizarte-erakunde bat izatea, La Salleren oinarriekin bat datorrena, eta gizartea aldatzea eta erreferente bat izatea gizarte-egoera ahulean daudenekin egiten den gizarte- eta hezkuntza-lanari dagokionez.
 
 

 Zer Egiten Dugu Erronka estrategikoak
Batez ere, 3 lan-multzotan bildutako 6 erronka hauei heldu nahi diegu:

Gizarte- eta hezkuntza- arloko esku-hartzea


R1. Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea sendotzea. Esku-hartze horrek kalitatezkoa izan behar du, eta arduratu egin behar da gure esku-hartzearen xede diren gizarte-egoera ahuleko pertsonen gizarte-premiez.

R2. Arreta gizabanakoarengan jarriz esku hartzera bultzatzea. Esku-hartze horrek sustatu egin behar du gure programetan parte hartzen dutenen erantzunkidetasuna eta ahalduntzea.

Kohesioa eta gizarte-aldaketa

R3. Gizarte justuago, bateratuago eta solidarioago bat sustatzea eta eraikitzen parte hartzea, eta jendartea sentsibilizatzea horren inguruan.

R4. Nazioarteko, gizarte- eta hezkuntza-arloko eta garapeneko proiektuekin lankidetzan jardutea; zehazki, gure proiektuekin lotura duten haurrek eta gazteek pairatzen dituzten injustizia-egoerak aldatzeko lan egiten duten proiektuekin.

Misioaren kudeaketa: izaera, pertsonak eta prozesuak

R5. Bermatzea oinarri sozialak (bazkideek, langileek eta boluntarioek) osatzen duela elkartea eta oinarri soziala misioarekin bat datorrela.

R6. Epe ertainean eta luzean iraungo duen elkarte bat eraikitzea.
 

 

 
     
 
 La Salle sarekide gara
 Akwaba Africa kanpaina
 Buletin Elektronikoa
email:
 Jarrai gaitzazu...
Facebook Twitter YouTube
 Intranet Sarbidea
 Gure Blogak
 Emakumeenganako indarkeriari ez
 
944 757 643
617 966 377
944 750 151
Avenida Madariaga, 69.
48014 Bilbao

Powered by iWith.org